XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14. artikulua. Zaindari jaia.

Abenduaren 22a, Santo Tomas, hartuko da zaindari jaitzat eragin guztietarako, horren ordez beste bat hartzeko enpresa eta langileen artean berariaz bestelakorik erabaki ezean.

Igandea edo jaieguna tokatuko balitz, beste lanegun bat hartuko litzateke.

15. artikulua. Oporrak.

Langileak 30 egun naturaleko oporrak izango ditu, eta horietatik gutxienez 26 lanegunak izango dira.

Opor hauek aldi bakar batez edo hamabost egun naturaletako bi alditan hartzekoak izan daitezke, eta horietatik 13 lanegunak izango dira betiere.

Oporrak alokairu errealaren arabera ordainduko dira, lan eginiko aurreko hiru hilabeteetan kobratutakoaren batez bestekoaren arabera kalkulaturik.

Langileak lana uzten badu urte barruan, lan eginiko denboraren araberako oporraldi proportzionalerako eskubidea izango du.

Era berean, urte naturalaren barruan lanean hasten bada, oporraldiaren zati proportzionala izateko eskubidea edukiko du.

Oporrak hartzeko garaia ezin izango da aldatu haien hasiera baino 15 egun lehenago, enpresa edo langilearen arteko akordiorik edo enpresaren funtzionamendu onerako ezinbesteko arrazoirik dagoenean salbu.

Behin oporretarako datak ezarri ondoren, urgente edo ezinbestekotzat jotzen diren arrazoiak direla medio, langile bati oporretarako data aldatzen bazaio, langileak motibu horrengatik sortu zaizkion gastuak ordain dakizkion eskubidea edukiko du, aldez aurretik gastu horien justifikagiriak aurkeztu ondoren.

Oporrak uztailean, abuztuan eta irailean hartuko dira lehentasunez.

16. artikulua. Lizentzia eta baimen ordainduak.

Langileak, iragarri eta justifikatu ondoren, lanari hutsegin ahal izango dio, ordainsarirako eskubidearekin, lizentzia edo baimen gisa jasotako arrazoiengatik.

Lizentziak langileen eskubidetzak jotzen dira, arauean tipifikaturiko arrazoiak eta iraupenarekin ordainsarirako eskubiderik galdu gabe lana utzi ahal izateko.

Behar besteko aurrerapenez eskatuz gero ezin izango da lizentzia ukatu ez eta atzeratu ere, langilearen eskubidea baita.

Horrela hartutako lizentziagatik kobratuko den ondainsarian ez dira sartuko jaiegun eta gauetako lanagatiko plusak.

Gauez lan egiten duten langileen lizentzietarako, lizentzia eragin duen eguna hartuko da kontuan.

a) Amatasuna, erditzea, edoskitzaldia eta adopzioa: Haurdun dagoen edozein emakumek lan egiteari utzi ahal izango dio bere borondatez, erditzea espero den data baino 70 egun lehenago, eta lanera itzuli beharko du erditu eta sei aste iragan ondoren.

Langileak hala nahi badu aldiaren guztizkoa (112 egun) metatu eta erditzearen ondoren hartu ahal izango du metatutako egun guztiak.

Amaren heriotza gertatuz gero, lizentzia hartzeko eskubide hau aitari zabalduko zaio, seme-alabaz arduratu ahal izan dadin.

Aurrekoa hala izanik ere, amak eta aitak lan egiten badute, amak, amatasunagatiko atsedenaldia hasterakoan, hautatu dezake lizentziaren azken 4 asteak aitak hartzea, baldin eta etengabeak eta aipatu atsedenaldiko azkenak badira.

Alabaina, eskubide horrek salbuespena izango du ama lanera itzultzeaz amaren osasuna arriskuan jarriko dela ikusten bada.